Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
segurtagailu 1 iz armetan-eta segurtasun gailua.
Pistolari segurtagailua kendu eta, kontu handiz, burua atera nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.
Hirulau izango ziren, erdaraz egiten zuten eta urduri zeuden, armen segurtagailuen soinua entzuten baitzuen gure aitak belarpetik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.
2 irud/hed
Limes-aren bat-bateko kolapsoak segurtagailu hori desagertarazten duenean, diziplina desagertu egiten da eta aldi berean berarentzat zailegiak diren zereginak betetzea eskatzen zaio. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.