Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauza gutxitan izaten dut nik segurantzia, eta gutxiago etimologia kontuotan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 36. orr.
Sakelan dirua daukanaren segurantziarekin, Pernod bat eskatu eta segurantziarekin edan ere zuen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 31. orr.
Txunditu egin baininduen haren adierazpenaren segurantziak, besterik ez; eta horrexegatik galdetu nion: izan al zara medikuarenean? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.
Segurantziarik sekula ez nik emakumeekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.
Bere buruarekiko segurantzia eroa duen gizon autoestimatuaren eroriera da hori, arrain hilaren eroriera da hori: arrain hila, gizon garailea bezalaxe, gorantza erortzen da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.
Hangoak dena lapurtu eta xehatuko diguten segurantzian bizi gaituk hemengook. Txillardegi «Putzu», 1999 - 26. orr.
Ez izatetik, ezinetik eta ez jakitetik, segurantzia oso bat ateratzen du hitzekiko jolas ergel batek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.
Ezin dut segurantziaz esan, heleniarrek hori ere egiptoarrengandik ikasi zutenik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.
Eta, gainera, katastrofe txiki edo krisi sentimendu iraunkorra hedatu denez, "elikadura-segurantzia" horren bila abiatu beharko da, lehenbailehen. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 97. orr.
Alde horretatik, oinarrizko segurantzia falta bat dut; zapaltzen dugun lurra ez zait segurua iruditzen. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
segurantzia osoz (4)