Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola eralda dezake mutazio batek gorputzaren segmentu bat? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.
Geneak ADNaren helize bikoitzaren segmentuak dira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Intronak eta inguruko ADN segmentuak zeinahi moldetakoak izan daitezke, kasuan kasu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.
Birus honek, baina, badu ezaugarri bat: genomak segmentu ezberdinak ditu. Berria - Gaiak 2004-02-06
Organismoak -kasurako, intsektuak- segmentu errepikatuen taxuan garatzen dira, itxura denez. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.
Burduntzi-arrak matxarda antzeko batzuk edukitzen ditu azken segmentuan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 34. orr.
Bertsoa puntua baino atal edo segmentu handiagotan zatikatu, segmentu bakoitzari funtzio erretoriko jakin bat egokituz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 193. orr.
Ikusmen-sistema bere "egikeraz" dago ikusmenezko ertzak, zirrikituak, marrak, segmentuak ezagutzeko gai diren tresnez hornitua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.
Enuntziatu bat deskribatzea ez da segmentu horizontal bat bakartzea eta ezaugarritzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.
Emakumea gizartearen segmentu bat dela diote, txiroak edo beste edozein segmentu bezala. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Euskaldunak lurraldetasunaz hitz egiten hasten direnean, denak segmentu abertzale berekoak izanda ere, berehala sortzen da sesioa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 104. orr.
Biztanleriaren segmentu aberatsenaren irabazi errealak [...] %15 areagotu ziren 1988 eta 1998 urte bitartean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 273. orr.
Irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen plantilak egonkortu gura zituela azpimarratu zuen, eta azken segmentuari dagokionez, handitu ere egin nahi du. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Irizar PB ereduak arrakasta handia izan du bere segmentuan, alegia, luxuzko autobusen alorrean. Berria - Ekonomia 2006-03-16
Merkatuak dinamikoagoak eta aldakorragoak direnez, merkatu osoa osatzen duten segmentuei produkzioa hobeto egokitu ahal izateko, produktua desberdintzea da helburu nagusia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.
Nola lor dezake, hirugarren torax segmentuan ageri diren koska edo halterioen lekuan, hegalak instalatzea? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.
Sistema oso bat da, elementu koordinatuz osatua; elementuok elkarturik irauten dute eboluzioan zehar kromosoma segmentu berean, eta bata bestearen segidan abiarazten da haien jarduna, hala eulian nola saguan, ordena zehatz baten arabera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.
Gene segmentu kopuru mugatu baten konbinazioz eraikiak dira halako generik gehienak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.
Trukea, eremu gehienetan, balizko osagarritasunei emandako erantzuna baino areago, borroka orokorra dela azpimarratu behar da oroz gain, ekoizpen-segmentu ondoena ordainduez jabetzeko lehia gogorra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Bertso bakoitza, bere diskurtso-izaera galdu gabe, diskurtso-segmentu bilakatzen den (makro) diskurtsoa sorrarazten da antolabide horri esker. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.
Mintzamenaren fluxuaren elementuen banaketa, propietateak eta egiturazko konbinazioak; fonemak eta ezaugarriak, uhin akustiko baten edo artikulazio-mugimendu batzuen segmentutzat harturik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.
Silaba segmentuz (bokal eta kontsonantez) osatua dago, baina ez da segmentu multzo bat bakarrik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 133. orr.
Kontrastez ohartzen gara azentuaz, doinuaz, segmentuen luze-laburraz eta baita silabaz ere: beste batzuk edo bestelakoak daudelako aldamenean, beste horiekin kontrastatuz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 137. orr.
Alderdi operatibotik bakarrik interesatzen zaie analistei (alegia C edo V segmentu bakoitza baino unitate luzeagoa den bezainbatean), azentuaren kokalekua zehazteko, segmentuen zenbait ordezkatze sistematizatzeko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.
Badirudi, beraz, segmentu-kateatze hutsa baino areagoko egitekoa duela silabak hizkuntza batean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 136. orr.
Aurreko tenplu horretan dagoen tribunak zirkuluerdi baten segmentu-forma dauka; segmentu horren zabalera, frontean, berrogeita sei oinekoa da, eta kurbaturak hamabost oin ditu barruko aldetik neurtuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.
Arkuaren zein segmentutan kausitzen gara? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 208. orr.