Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

segmentatu, segmenta, segmentatzen du ad segmentuetan zatitu.

Gizartea segmentatzeko joera du egungo kultur sorkuntzak: gazteentzako musika egiten duen talde baten kontsumitzailea, folk talde batena edo operarena nahiko soslai definitukoak izaten dira oro har, eta bata bestearengandik ondo bereiztuak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Guardia zibilak Goiori, erantzuna mutikoaren gorputzetik bereizi guran bezala begiratu zion, espezie ezezaguna topatzeko gorputz txikiaren parteak segmentatu eta sailkatzen dituen entomologoaren gogortasunarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 353. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus