Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
segmental izond segmentuei, bereziki hots kateko segmentuei, dagokiena.
Kontsonante eta bokal ordezkatze segmental horien ondoan, kanpotarren hizkeran ezaugarririk nabarmenenetakoa "doinua" izaten da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.
Garbi dago, beraz, prosodia dela gertakizun segmentalen gertaleku, eremu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.
Silaba-egituraren aldaketak ikuspuntu segmentaletik aztertu izan dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.
Merezi du gai honetaz gogoeta egitea, maiz ahazten baititugu baldintza prosodikoak, ziurrenik segmentalak baino gaitzago direlako deskribatzen eta sailkatzen. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.