Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan Nafarroako erreinuak gerla zibil izigarri bat jasan beharko du: "Agramontesak", aitaren segitzaileak, ari dira karraskan "Beaumontesen" kontra; hauek dira semearen aldekoak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.
Europan Pragako Zirkulukoak eta horien ondorengoak dira estrukturalismoa hotsaren azterketan garatu dutenak, Ameriketan, berriz, Bloomfield-en segitzaileak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.
Gaur soinujole ugari dago eta segitzailerik ez. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 67. orr.
Larramendy presidentak hitza hartu du eta eskertu elkartea hain hortarat heltzen lagundu duten guziak: entrenatzaile, laguntzaile, arduradun, partaide, herriko etxe, kontseilu orokor eta segitzaile guziak. Herria 2003-05-01
Gora gure neska pilotariak, horien trebatzaileak, eta segitzaileak. Herria 2002-07-18
Parkea bakoitxak bisitatzen ahal du bere gosturat bainan ere multxoka, segitzaile batekin, segitzaile horrek xehetasun guziak emanez (gisa hortako bisitak irauten du oren bat eta erdi). Herria 2001-04-05
Donibanetik eta inguru hortarik baziren hamazazpi gazte, bestalde Hendaiako bi elbarritu eta heien segitzaileak. Herria 2005-09-08
Euro bat gostatzen da bidaia, sei urtez azpiko haurrek ez dute pagatzerik bainan heldua den norbait ukaitekotan segitzaile. Herria 2005-07-21