Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

segiarazi, segiaraz, segiarazten du ad segitzera behartu.

Lehen egunetan presoak lanean segiarazi zituzten, ahal zelarik, ahal zen lekuan eta ahal zen bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

Eskolako kurtsoa segiarazten diegu eta handienek lan bat ikasten dute.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 214. orr.

Mayi Minaberry bere semen laguntzarekin eta langilekin, bi deiztegi segiarazten dituena.  Herria   2003-11-06

Aratsaldea biziki ongi antolatua zen eta Ttotte Elgue eta bere lagunek ongi segiarazi dituzte partida guziak.  Herria   2003-12-11

Barkamena eskatu beharko nioke irakurleari jolas horietan segiarazteagatik, espero dut batzuek behintzat gustuko izatea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Haur bakotxak segiarazi behar ditu laneko tresnak (arkatz, kola, haixtur etabar).  Herria   2002-12-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus