Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Transgenikoak erabiltzen ari diren nekazariak badira, «guk segatu dugun soro honetakoak, adibidez», eta horiek guztiak kontuan hartu behar direla uste du. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Lastozko kapela hegal-zabal handia jantzita, lur eremu zabalak betetzen zituzten jornalariek gari lerroetan, egunsentitik ilunabarrera, sega eta sega, igitaia eskuan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 115. orr.
Hor kanpora irtenarazi nahi gaituzu orain, etsaien metrailadoreek jo eta segatu gaitzaten, garia bezala motz-motz ebaki. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.
Metrailak segatuta hiltzen ari zelarik oraindik betetzeko zeukan lagunak eskatu mesedea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.
Atzo bala batzuek haren bizia segatu zuten. Berria - Mundua 2006-04-05
«Ez naute hartaratuko! ez dut polizia deituko!», zioela, hark berak segatu zuen ikastetxea zerratzeko lizeoko ikasleek erabili kate lodia. Berria - Ekonomia 2006-03-31
Egarten gütüan adarra ez dezagün sega. Herria 2002-12-26