Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
segari 1 iz ipar zerraria.
Segariak taulak egiten zituen onborretik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 219. orr.
Luzaidarrak famatuak ziren Donibane Garazin eta beste hiri zenbaitetan muntatzen ziren indar jokoetan: aizkolari eta segari sailetan bazekiten lehen ateratzen! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.
Aizkorari eta segarietan Arria eta Ayerbe nausitu dira 10 pago 24 minutaz mozturik. Herria 2003-07-24
2 segalaria.
Osinean, inurriak bezalako segari ttipiak ari dira garitan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.
Segariak galburuak nola, hala lotu ginen lepoak egiteari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.