Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez naiz seduzitu dituenak kontatzen baratuko: zenbat ez ote ditu ordea galdu? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 59. orr.
Karlos Ignazia seduzitzen saiatu zenean, indar gehiago zuen ia berarengan Martini zion gorrotoak neskarenganako zaletasunak baino. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.
Zerorrek aitortu didazu literaturaz baliatuz emakume bat seduzitu zenuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.
Beharbada lesbiana da, beharbada frigida, ni seduzitzea premiazkoa zitzaion, egoista hutsa eta munstro bat nintzela uste baitzuen, tuntuna ez da, baina bai perbertitu xamarra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.
Etengabe nagusitzeko desira bortitz batek hartua bizi zen, eta hala agertzen zuen bai gizonak seduzitzeko gogoan bai bere borondatea amarenarenetik gainjartzeko ahaleginean ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.
Oso-oso jende gutxi dagoela seduzitzeko zaila. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.
Gure gutunen helburua atsegina zen naski, ideiak adimenaren seduzitzeko asmatuak ziren, eta bihotzen goxatzeko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 129. orr.
Uste dut idazlearen eta irakurlearen artean dagoen sedukzio jokoan, umorea dela seduzitzeko armarik onena. Berria - Kultura 2006-03-31
AEBak ere, konbentzitzen baino, seduzitzen errazagoa den herrialde bat dira, Denek egiten dizute irri, eta Diegok bidaiariak seduzituak ditu bere kantekin. Berria - Mundua 2004-10-23
Seduzitua denak ez daki noiz izan den seduzitua. Estatuak bere premien berri ematen zion herriari, eta ez zuen seduzitu nahi. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 83. orr.
Sedukzioa da gizadiak bidera dezakeen bortizkeriarik bikainena, inolako babes-ahalmenik gabe uzten du eta seduzitua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 154. orr.