Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Limurtzea zen orain persuasiorako bidea, sedukzioa alegia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.
Sedukzioa da gizadiak bidera dezakeen bortizkeriarik bikainena, inolako babes-ahalmenik gabe uzten du eta seduzitua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 154. orr.
Desioa sedukzioan azaleratzen dugu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.
Errekurtsoak bere autonomia dauka eta bukaera hasierari dagokio; finean, sedukzioa ez da beti jokoa izanen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.
Begiradaren eta laztanen ondoren, musuek osatzen dute sedukzioaren jolasa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.
Ez zioat utziko ni harrapatzen sedukzioaren amarruarekin! ni libratu ezinik nengoen haren sedukzioaren saretik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.
Pentsaera bakarrak pentsamendu propioa du etsai, nork bere gogoeta askeaz eraikitzen duen pentsamoldea, alegia; sedukzioaren indarrean sinisten duen gogoeta eta ekintza-bidea da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.
Baina bihotza ahula izaki, erakusleiho ongi hornituen sedukzioari ezin gogor egin, eta erosi eta erosi jardun beharra zeukan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.
Erakarri zaituen sedukziozko irribarrea berehala bihurtuko zaizu hilgarri: lamiaren bila ibaian sartu orduko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.
Garai hartan banuen halako lider-gaitasun bat, baina ez inola ere mimetismoak sortzeko adinako sedukzio ahalmenik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 52. orr.
Sedukzio lanak berehala izan zuen eragina gaztearengan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 135. orr.
Hark erakutsi zizkion saloi dotoreetako sedukzio arauak eta sexu-jolaserako lehen urratsak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.
Nork bere izaerari eustearen eta bestearen nahietara moldatzearen arteko dialektika bat sortzen zela sedukzio-jokoan eta halako topikoak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 142. orr.
Apurka-apurka, sedukzio joko basatiagoen bidez erakarri zuen mutila, baraualdi sexualak, uholde sexualekin tartekatuz, xantaia plan zehatza aurrera eramanez. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 135. orr.
Emakumea sedukzio jolas baten partaide sentitzen da, baina ez dauka jolaserako gogorik, eta bestaldera begiratzen du. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 173. orr.
Txilintxok, Tigre Lilitxok eta Wendyk sekulako sedukzio-borroka izango dute mutikoa lortu nahian. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.
Beste alde batetik, sedukzio-saioaren porrotak are erretxinago eta goibelago egin zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.
Ni libratu ezinik nengoen haren sedukzioaren saretik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 108. orr.
Sedukzio prozesua oso modu naturalean -ia oharkabe- inor zapaldu gabe gauzatzen da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.
Asteburu hartan etengabe erabili nuen gogoan sedukzio istorio hura, nondik heldu ez nekiela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.