Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
seduktore izond/iz seduzitzen duena. ik limurtzaile.
Animozko atximur bat ferekatu zion matrailean, irribarre seduktore batekin hanka egin baino lehen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 110. orr.
Hurbildu zaidan neska, jarri dizkin eskuak aulkian, egin zidan berriro irribarre -aurrekoa baino are seduktoreagoa nire pertzepzioaren arabera-, eta esan zidan: "A, libre dago? Zein emakumek ez lioke ihes eginen seduktore baten lehen proposamenari? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 21. orr.
Woody Allen-en film bat datorkit gogora: "Seduktore baten ametsak" zuen izena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.