Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatu txiki haietan gertatzen ziren sedizioetan, hiritarren gehienak liskarrean sartzen ziren, edota liskarra sortzen zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 252. orr.
Solonen lege bat -sedizio batean alderdirik hartzen ez zutenak izengabe deklaratzen zituena- harrigarria iruditu izan zaie denei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 252. orr.
Ulema Musulmanen Elkarteak erasoa gaitzetsi, eta giza taldeen arteko sedizioa bultzatzea zuela helburu salatu zuen. Berria - Mundua 2006-02-23
Hortik sortzen dira gorrotoa eta inbidia gizonen artean, eta sedizioa eta gerra beraiekin batera, animalien artean gertatzen ez dena. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 102. orr.
Erakutsi dugu pobreziak sorturiko gogoaren etsipenak bultzatu egiten dituela herritarrak sediziora. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 171. orr.
Sediziorako prestatzen duten doktrinen artean hau da lehenengo eta bakarra: ongiaren eta gaitzaren ezagupena guztiona da. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 140. orr.
Goi-mailako traizio krimentzat hartzen bada Estatuaren etxe batean egindako lapurreta bat, ustelkeria kasu bat edota sedizio-hitz batzuk, moteldu egingo da goi-mailako traizio-krimenak edo lesa maiestatekoak eragin behar lukeen izua. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Botere hori egon beti egon eta erabili da, sedizio eta gerra zibil garaian izan ezik, baina orduan bi botere absolutu sortzen dira bakar batetik. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 122. orr.
-Sediziozko literatura bila gatoz -esan zuen totelka Humphries jaunak, eskua agur egiteko jasoz batera. Tiranozidioa zilegi dela iritzi sediziozkoa da. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 127. orr.
Ongiaren eta gaizkiaren gaineko iritzia partikularrei dagokiela diotenen ustea sediziozkoa da. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.
Iritzi sediziozkoa da herritar partikularrek jabego edo nagusitasun absolutua dutela beren gauzen gainean. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.