Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sazerdote iz apaiza.
Egun hartako irakurraldietarik batean, Aaronen eta Faraoiren sazerdoteen arteko auzia kontagai duen Bibliako pasartea oroitarazi ziguten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.
Arbelaiz kultugin edo sazerdote paganoa da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 227. orr.
Sazerdote-elkargoak behin baino gehiagotan debekatu behar izan zion naosera sartzea, non Artemis estaltzen zuen ehun preziatu eta astuna aldaratzea espero baitzuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.