Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahiz eta piztia ilehori honen gerra-zaletasunak, saldukeriak eta handinahikeriak Anaren aita inperialari askoz arazo gehiago sortu zizkioten, Nizeforo enperadoreak inoiz Liutprandori eta haren saxoniar ugazaba inperialei sortu zizkienak baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.
Hamargarren mendeko italiar haren eta hamargarren mendeko greziar haien artean leize handia zegoen jada, baina ez zegoen halako leizerik Liutprandoren eta haren ugazaba saxoniarren artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.
Geroago, Arma Santua Heinrich I.a errege saxoniarraren eskuetara heldu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 256. orr.
Gainera, ez dakit nola esan daitekeen Hébon bezalako jopu bat saxoniarra edo germaniarra zela: jopu batek ez du familiarik, eta, beraz, ezta naziorik ere. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 305. orr.
Alemanen, bavariarren, turingiarren, frisiarren, saxoniarren, lonbardiarren eta burgundiarren legeak erripuarioen molde beraren gainean egin ziren. guk -eta 'gu' esatean lonbardiar, saxoniar, frantziar, lorrenar, bavariar, suabiar eta burgundiarrak esan nahi dut- hainbesterainoxe mespretxatzen ditugu erromatarrak, ezen, [...]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.
Saxoniarrak altxatu ziren iparraldean, eta itzuli egin behar izan zuen, haserre; bidean zihoala, ez dakigu oso ondo zergatik, Iruñea erre zuen. Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Saxoniarrak, frankoen mende bizi zirelarik, hezkaitzak ziren, eta behin eta berriz oldartzen ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 192. orr.
Apezpikuak, garai hartan sarrazenoen eta saxoniarren kontra gerra egiten ohiturik, oso urrun zeuden monakotza-espiritutik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.
Karlomagno izan zen lehena saxoniarrak bezatzen, eta ezagutzen dugun legea eman zien. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.
Auzitegi honen gogortasuna [...] hain zen handia, non heriotza-zigorrera kondenatzen baitzen garizumako baraua hausten zuen edozein sajoniar. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.