Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Deialdiaren arabera, eraikinak honako atalak izanen ditu, bertzeak bertze: igerileku girotua, hidromasaje eta aquaerobic igerilekuak, saunak, Vichy dutxak, dutxa ziklonikoak, izotz iturria, yoga aretoa, gimnasioa, aldagelak eta kafetegia. Berria - Euskal Herria 2004-10-23
Tennis Clubeko saunan, toalla zurietan bilduta eta izerdia kopetatik behera ibaika zeriela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 58. orr.
Jesarri egin naiz ostera sauna higuingarri honetan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.
Sauna gay batean hasi nintzen lanean. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Izerdi-parrasta, sauna batean bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.
-Zu ez ezik, sauna honetan geu ere argaldu gara -zuzendu zaio Tom, irribarretsu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 267. orr.
Saunan bezalakoxe izerdi-patsetan biok, larruzko nire sakela-xakearen gainean makurturik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.
Sauna moduko zerbait omen zen, haren ustez. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 174. orr.