Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tristura umel batez kutsaturik bezala ibili zen bolada batez, xangrin edo saudade sakon batekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 91. orr.
Garai on haien saudadea sentitzen dut. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 122. orr.
Alaba bat ere badu Ana Luisak, ostera, eta San Joan bezpera honetan saudadez beterik da. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 158. orr.
Saudade moduko zerbait da hori, udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena, gauza guztiak beren edertasunean iragankorrak direla eta. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.
Zure saudadean murgildu eta harekin gozatzeko. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.
Aulki horietan esertzen dira saudadea praktikatzen duten lisboatar ugariak: zerumugari begira egoten dira, norbaiten edo zerbaiten esperoan baleude bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.
Halako nostalgia bat, halako saudade bat sentitzen dudala esan dut eta ez da gezurra, baina gauza onak eta txarrak bereizten saiatzea bezalakoa da, ezinezkoa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.
Gai egokia, saudadeak utziko baititu tren honek, eta esan behar dut aukera izan dudala Portugalgo beste poeta handi bat ezagutzeko, Ruy Velo. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 315. orr.