Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina epe luzera begira, argi dago ezin dela guztia eremu txiki baten pilatu eta gureak bezalako auzoak saturatu. Berria - Euskal Herria 2004-01-03
Syd Barreten musikak berehala saturatzen nau. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.
Hori guztia, jakina, egun haietako nire obsesiotik zetorren, aste luzez eduki bainuen josia arreta auzi berean, jira eta bira, arazo hark saturaturik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 188. orr.
Patrizioarekin ez da nahastu behar, hura disoluzio saturatua baitzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.
Zuntz eta karbohidrato konplexu gutxiegi eta animalia proteina, lipido saturatu eta azukre soil gehiegi kontsumitzen delako. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.
Etorkizuneko elikagaiek oraingoek baino gantz saturatu gutxiago edukiko dituzte. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.
Kontuz ibili beharko dute, gantz asegabeen kontsumoa dela eta, koko, palma eta palmito olioak saturatuak baitira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.