Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txakurrek ere jango ez zuketen usteltasunez elikaturiko piztia satsua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.
-Lakuaren urik gardenenetan ere apoak eta igel satsuak ez daude geldi... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 598. orr.
Etxe hartan indiarrak arratoi satsutzat zituztela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 575. orr.
Amona Màliak bereizkeriarik gabe gordeak zituen arropa fin-finak zein pilda satsuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Gainera, hondakin satsuen, jaki ustelen eta graka zikinaren zaletasun nabarmenak ez dio batere mesederik egiten euliaren irudiari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 65. orr.
Hor goiko ortzi garai bipila, urrezko suz apainduriko sabai maiestatetsu hori, hara, ez zaidak niri lurrun-bilkura satsu eta kirats bat besterik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 93. orr.
Bizi ohe zoldatsu baten ustel-izerdi kiratsean, lizunkeriaz irakinak, maite-maite eginez heia satsu baten... Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.
Amorioak bakarrik atera diezaioke, halatan, baita materiarik satsuenari eta zantarrenari ere, urre distirarik distiratsuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.
Egosketak zerion usain satsu tristea aditu zuen berehala, eta pentsatu zuen apika arrazoi izan zezakeela apaizak, infernuan sufre-usaina zegoela zioenean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.
Gaixotasun satsu batek jo duen eria bezala. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 158. orr.
Klararen arrazoi satsuetatik ale garbirik ateratzea ez zen erraza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 338. orr.
Onartu behar da ere hurko lagunarentzat bizimodu satsuenetaz kapable dela gizona, sokorri errefusatze, lapurtze, bortizkeria, borroka, hiltze. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.
Satsu eta zentzugabeak ez dira hortik ibiliko; bidsaturatzde santua deituko zaio. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 25. orr.