Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
satortu, sar(tu), satortzen da/du ad sator bihurtu.
Heroi bat naizela pentsatu beharko zenuke, Estatuaren eta Sistemaren etsaien lerroetan satortu bainaiz, bizitza bera ere arriskuan jarriz, gure gizartearen baloreak defenditzeko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 117. orr.
Premiazkoak ziren seguritate neurriak zaintzearren, Ivryra zihoan metroan satortu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.
Haietako gehienek inork baino denbora gehiago zuten Nabarrenkoxen, lehenbizikoak izan baitziren murru erraldoien gibelean satortzera etorritako iheslari uholdean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 210. orr.