Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

satisfazio (orobat satisfakzio, satisfakzione g.er. eta satisfazione g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian satisfazio agertzen da) 1 iz poza, pozbidea.

Literatura egiterakoan satisfazio pertsonala du helburu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

Satisfazio neurriz kanpoko bat nabarituko nuen, neure azal-zulotxoetarik gainezka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.

Txakur amorratua izatea da edozeri ostikadak ematea, eta horretan badago, bai, satisfazioren bat edo beste.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 227. orr.

Isilik denok -esan zuen, satisfazio maltzurreko begiradarekin-, entzun ditzagun ama batek bere umeei esango dizkien azken hitzak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 180. orr.

Eman zidana baino satisfazio handiagoa espero nian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 314. orr.

Gero, idazle bezala, bizirik dagoen zerbait egin dudala jakiteak eman didan satisfazioa eta batzuei balio izan diela, niri irakurritako liburuek balio izan didaten bezala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 41. orr.

Satisfazioz egiten zuten garrasi, ikusterakoan Peterrek eskuekin hartzen zituela eurek botatako ogi-kozkorrak, ohiko moduan hartu beharrean, hau da, ahoarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 243. orr.

Zertan ari nintzen jabetu zenean satisfaziozko irri bat marraztu zitzaion, ume batena irudi, dena ondo zihoalako pozik eta lasai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Zer iruditu zaizu poema? -galdetuko luke erromantikoak satisfakzio aurpegia jarriz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 153. orr.

Eta sinatzen ikusi nuenean, bere txapelarekin, gizon handi hura, satisfazio gaindosi batek eraso zidan eta malkoa atera zitzaidan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 227. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus