Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herritarrek uste dute inguru horietan ninfak eta satiro ahuntz-hankadunak bizi direla. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.
Nor konturatu zen erdi biluzik zebiltzan hiru pertsonaiak gora eta behera lan gogoangarria, gainera mitologiako satiro zirikatzaileak zirela? Berria - Kultura 2004-05-25
Opera bufoa da, eta, estilo horri segika, hiru pertsonaia asmatu ditut, hiru satiro. Berria - Kultura 2004-05-21
Urrutitik ikustatu nuen Itsasoari izena eman zion mendia: haren mazeletan euforbioa hazten da, edenen deusezgarria; gailurraldean satiroak bizi dira, haragikeriara emanak diren gizon anker basa batzuek. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.
Gorteiatzen zuen gizon aberats batek Prosperidad-eko hotel batera eraman zuen, eta handik egun batzuetara hoteletik hanka egin zuen ilehori hark, bahitzailearengandik ihesi, satiro hutsa baitzen, nonbait. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.