Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kretonazko ehun satinatu gehiegi aukeran. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.
Gortina gorriek eta soineko luze satinatuek. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 18. orr.
Purpura-koloreko kartazal satinatu handi bat, gainean zilar-itxurako hizkiak zituena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 110. orr.
Ohar labur bat, hamabi lerro boteretsu, paper lodi satinatu batean Parisera igortzen nizkionak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 175. orr.
Pentsamendu lore hori batez apainduriko orrialde satinatu batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.
Marraz bitza hire lasterraldi arin eta behaztoparik gabeak ifrentzu satinatuzko paperean glifo alfabetiko haiek. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 131. orr.
Berak, bere besoek, bere lepoak ematen zieten fruituei maitasunezko bizitza hori, emakume epeltasun satinatu hori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.