Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sastraka 1 iz basa zuhaixka abartsu eta sarriz beteriko lekua. ik sasitza.

Zelaia bukatzen zen lekuan, lurrak apur bat beherantz egiten zuen, lehorra eta harritsua bihurtzen zen, eta asunak eta sastrakak ageri ziren han eta hemen sakabanaturik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.

Otea eta txilarra hazten ziren ur istilen arteko sastraketan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Baina ez zen belarra eta sastraka beste barik, zuhaixkak ere bazeuden.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.

Sastrakak zumakeenak eta zorne-belarrenak ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Goroldioz estaliriko muino txikiak, izeidi bat, pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Etxe ondoko zaborra eta sastrakak garbitu, eta loreak jarri dituzte leihoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Zenbaitetan bizkor eta zuzen joaten zen, sastrakaren artetik bidea urratuz, eta zenbaitetan bazirudien adar batek jotzekoa egiten ziola, lahar batek itsutzen zuela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

Highgate-ko kanposantuko hilarriak nekuskien sastrakak estaliak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.

Sastrakaren atzean ezkutatu ginen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 158. orr.

Harresi pitzatuek baino sastraka erraldoiek hobekiago babesten zuten jauregi eroria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.

Ai jaitsiko bazina, sastraka erretzen edo urari irakinarazten dion sua bezala!  Elizen arteko biblia   Is 64,1

Putzuaren jarraian urak beste ehun bat metro egiten zituen sastraka eta ihi artean, bizi-bizi orduan ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Sastrakaz beterik zituen bide batetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Aurrean eta atzean etsaia dugu, saihets batean Jordango urak eta bestean zingirak eta sastrakak.  Elizen arteko biblia   1 M 9,45

Dionisosek opari bat egin nahi izan zion ninfari, eta, berarekin eraman ohi zuen makilatxo magikoa hartuz, ninfa gatibatzeko hazarazi zuen sastraka ukitu eta loratzeko agindu zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.

Marroren aitona geldirik egon zen, zuhaitzaren kontra bermatuta, nola egoten baita otsoa sastraka artean zain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sastraka-mutturrak goizeko ihintzen buxti frexko ezkoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

· Borroka-hots bortitza entzun zen, oinlodi-sastraka astindu eta Ron tente jarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.

3 irud/hed

Eta hala doa irakurlea artikuluan barrena, sastrakaz sastraka.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 207. orr.

Itsuari erreparatu nion, bere amarekin maitagarri horien ipuin bat irakurtzen zuen umeari, eta bikote gazteari; surik antigualenak asebetetzen zituzten haiek, ahalkerik gabe, oihanetako piztien gisa, gordelekuan edota herioaren sastrakan begiak elkar aurkitzeko beldurrik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 29. orr.

Hitz egiten genuenean, mihia trabatu egiten zitzaigun sastraka lizun batean, izar usteldu batean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.

Zenobiaren begiak sastraka artetik bidaiariari deika ari diren bi masusta heldu ziren, beltz-beltzak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sastraka artean (14); sastraka artetik (6)

sastrakaren atzean (3)

sastrakaz sastraka (3)

sastraken artean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus