Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beti ikusiko duzu traje sastar dotore-nahi batez jantzirik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 53. orr.
Han etorri zen osaba, radio-trepeta sastar batekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.
Maisu Txikiak bazuen denda sastar bat Fucar kalean, eta han egon ohi zen sarritan bere alaba Silveriarekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.
Victoriok bazuen joko-etxe sastar bat Olivar kalean, debekatutako jokoetara jokatzen zena, eta taberna bat Leon kalean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.
Hiriaren periferia hartako pinudi sastar batera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.
Kontua da egonkortu bezala egin dela bere euskara maila eta gu hizkera eta intonazio sastar hori gauza normala dela pentsatzen hasiak garela. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 81. orr.
Hortz artean nerabilen melodia sastar eta patetiko harekin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.
Gaztetxeko bonbillak itzali eta oholtzako argi sastarrak piztu zituzten: gorri bi, urdin bi eta laranja. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.
Berak aparkatzeko maniobrari ekin eta, trabeska begiratzen zien txoferrari erdiko hatzaz keinu sastar bat egin zion Dimasek. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 86. orr.