Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eurokopako hiru aurrelaririk sasoitsuenak izango dira gaur aurrez aurre: Zlatan Ibrahimovic eta Henrik Larsson suediarrak eta Ruud Van Nistelrooy herbeheretarra. Berria - Kirola 2004-06-26
Gazte sasoitsu askok majo sufriarazi diote errusiarrari orain arte, baina odolkiak ordainetan eman zizkien atzo denei. Berria - Kirola 2004-05-28
NBAko talde sasoitsuena dela berretsi zuen atzo Phoenix Sunsek, hamargarren partida jarraian irabazita: 106-94 Toronto Raptorsi. Berria - Kirola 2004-12-28
Gazteak ere nekatzen dira eta akitzen, sasoitsuenak ere ahuldu eta erortzen. Elizen arteko biblia Is 40,30
Festa kontuan, egia esan, irundarra naiz ni, eta hondarribiarra, hantxe eman bainuen nik neure festa-sasoia, 14 urtetik 22ra bitarteko sasoi ondo sasoitsua. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 131. orr.
Urte sasoitsua burutu zuen, aurrez, Urrezko Aizkorako bi txapelak eta Euskadiko Maila Nagusikoa irabazi zituelako. Berria - Kirola 2004-11-19
Jendeak elurraren berandua, udaberri sasoitsuan guztiz ezohikoa, zuen solasgai nagusi. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.
Eskarmentuz dakit, norbera sasoitsu ez dagoenean, emakumeek ere ez diotela beren sasoiari eusten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 137. orr.
Sasoitsu nago, ez dut inolako arazorik. Berria - Kirola 2004-10-20
Orain ondo gaude, sasoitsu, gogotsu. Berria - Kirola 2004-12-03
Sasoitsu egon ezkero, hiru itzulietatik Giroa da egokiena niretzat. Berria - Kirola 2006-01-17
Hamar aizkolari aritu ziren lehian, Jaunarena ere agertu zelako, sasoitsu ez bazen ere. Berria - Kirola 2004-10-05
Sasoitsu egon ezkero, hiru itzulietatik Giroa da egokiena niretzat, Aitor Osa eta Gorka Gonzalez dira sasoitsuen dauden euskal txirrindulariak. Berria - Kirola 2006-01-17
Hamar aizkolari aritu ziren lehian, Jaunarena ere agertu zelako, sasoitsu ez bazen ere. Berria - Kirola 2004-10-05
Datorren asteburura sasoitsu iristea da helburua orain. Berria - Kirola 2004-10-12
Han lan txukuna egin, Euskal Herrira sasoitsu itzuli, eta Urkiolan edo Donostiako Klasikoan irabazita, poz-pozik erretiratuko nintzateke. Berria - Kirola 2004-05-04
Vuelta sasoitsu bukatu zuen, halere, eta sasoi horrek beste gabezia guztiak estali ditu. Berria - Kirola 2004-10-14
sasoitsu egon (3)