Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
saskitaraka 1 adlag ipar saski beteka.
Iraila ondarrera, noiz eta ere golkoek iduri baitzuten aski ontuak zirela, mahats biltzea saskitaraka, orgetako gupelen betetzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.
2 irud/hed
Harriet-tarrak aipatu ditu xeheki, lege-gizon eta beste, bai eta amaren eskualdeko Gorostarzu-tarrak, hau ere hedadura handiko familia, zernahi apez eta serora, "eta militarrak saskitaraka. Herria 2004-07-01
Laguntza horiek ez ziren jin, trabak aldiz jin ziren saskitaraka... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 96. orr.
Badu mutiko horrek saskitaraka omore on. Herria 2005-11-03