Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Prigionik, Jacobsenek eta Hansenek defentsa estu hori ireki zuten kanpotik saskiratuz, eta hortik aurrera apur bat errazago jokatu zuen Baskoniak. Berria - Kirola 2006-03-09
Saskipetik saskiratzerakoan. Berria - Kirola 2006-04-25
Hiruko lerrotik gupidarik gabe saskiratzen hasi zen. Berria - Kirola 2006-04-20
Kanpokoek jaurtitzen zuten guztia saskiratu zuten, ia-ia. Berria - Kirola 2006-04-27
Splitter gelditzen badute Kornel Davidek bost metrotik saskiratzen du. Berria - Kirola 2006-03-15
Partida hura Perasek azken unean saskiratutako hirukoarekin irabazi zuen Baskoniak. Berria - Kirola 2006-04-26
Hiruko bederatzi jaurtiketa egin eta denak saskiratu zituelako Atenasen. Berria - Kirola 2006-04-26
Navarro Bartzelonako jokalaria, berriz, hasieratik hasi zen baloiak saskiratzen, eta Kataluniako taldeak 11-0eko partziala lortu zuen lehen laurdena amaitu aurretik (15-23). Berria - Kirola 2006-02-18
Azken bi laurdenetan 27 eta 28 puntu saskiratu zituen. Berria - Kirola 2006-01-24
Sartu zituen 15 puntoetatik 10 azken sei minutuetan saskiratu zuen. Berria - Kirola 2004-10-07
62 jaurtiketa saskiratu zituen jarraian, Lakerseko betiko onena, baina bi kale egin zituen bere partida onenean. Berria - Kirola 2006-01-24
Saskiratzerakoan ere dotore aritu zen McDonald: 35 puntu eta portzentaje ona jaurtiketetan: %68. Berria - Kirola 2006-02-26
Jasoaren agiria sinatu zuen idazkariaren boligrafoaz, eta jakanarruko patrikan saskiratu zuen, Corte Inglesen Parker bat osten den moduan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 109. orr.
berriz saskiratu zuen (3); erraz saskiratu zuen (3); hiruko lerrotik saskiratu (3); puntu saskiratu zituen (5)
saskiratzeko ardura hartu (8); saskiratzeko aukera (7); saskiratzeko erantzukizuna (3)