Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sasiprofeta iz profeta faltsua.
Ez fidatu edozeinekin; aztertu lehenengo Jainkoarengandik datorren ala ez, sasiprofeta asko sortu baita munduan. Elizen arteko biblia 1 J 4,1
Israel herrian sasiprofetak izan ziren bezala, zuen artean ere izango dira sasimaisuak, doktrina kaltegarriak zabaltzen saiatuko direnak. Elizen arteko biblia 2 P 2,1
Izan ere, gezurrezko mesiasak eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirari handiak eta egintza harrigarriak egingo dituzte. Elizen arteko biblia Mt 24,24