Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sasipoeta (orobat sasi-poeta) iz poetarenak egiten dituena.
Hildakoaren etxean sasipoetaren bat dagoenean ederki baliatzen du aukera. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 110. orr.
Poeta omen duk orain, handia gainera, beketatik eta Diario-n idaztetik bizi diren beste sasipoeta, sasikritiko horiek diotena sinetsiz gero. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 16. orr.
Iskilu pila bat eman behar izan diotela gutarrek Ramón Fernández Garaialde donostiar Alkate sasi-poeta ustelari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 84. orr.