Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sasipe 1 iz sasiaren azpialdea.

Sasipe ilunak txaraz eta otez!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Sasipeko iluntasun hartan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 110. orr.

Galizian ikasi du zelatan egoten, sasipean ibiltzen, joan-etorrien ordutegiak kalkulatzen, ibilbideak zehazten... basurde ehizan balego bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 139. orr.

2 irud/hed

Luze gabe galdu ginen, erraten bai baina konprenitzen ez genituen hitzen sasipean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.

Ez du eskurik doinu zuri neutro batetik haratagoko esanetan: hor ez da euskararik ahoraino iristen edo esan ezinkako kinkirrin baldar batean iristen da, erdara mordo baten sasipean kuxkurturik gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.

3 sasipeko izlag klandestinoa.

Ruhakana Rugundu da jazarle horien buruzagia eta bada ere beste sasipeko gudari bat besteak ez bazalakoa, Joseph Kony deitzen dena eta Museveni presidentaren kontra dena.  Herria   2005-01-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus