Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sasimedikuak dira, diote, medicine men. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 51. orr.
Horixe duk osasuntsuena, Mikel, ez egin kasurik sasimedikuei! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.
Gure etxetik berriro iragan ziren etxeko medikua eta Uraitzeko barbera, baita bertze bizpahiru mediku eta sasi-mediku ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.
Legeak zigortu egiten du kaleko jendeak sasi-mediku deitzen duenaren lana, eta Sakabian horixe egiten da, hain zuzen, medikuek sendatu ezin dutena sendatu. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.
Ez pistola batez, noski; medikuek egiten dituzte trepanazioak, eta sasi-medikuek ere bai. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 115. orr.
Zeren zuek gezurzale baitzarete, sasimediku besterik ez. Elizen arteko biblia Jb 13,4