Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sasiliterarioa, literaturaz kanpoko beste asmoren batez egindakoa izan delako (katekesia, hizkuntza normalkuntza...). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 15. orr.
Arazorik gabe imajinatu ahal dut liburua aireportu eta tren geltokietako liburu dendetan salgai, itxuraz gai sakonetan arakatu baina egiatan ezertan ere sakontzen ez duten errazkeria sasiliterarioen artean. Berria - Kultura 2006-01-17
XX. mendea ondo sartu arte behintzat, euskal literatura idatzia anakronikoa eta sasiliterarioa izan da gehienetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 15. orr.
7.023 karaktereko informazioa, Tomasi mailegatutako grabazioez baliatuta gehienbat, eta 2.098 karaktereko kronika sasi-literarioa, hilotzaren erreskatearen inguruko hileta-giro udatiarraz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Elkarrizketa sasi literario, sasi zientifikoak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 148. orr.
Lekuz kanpoko zarata batek ildo sasi-literariotik iradoki ninduen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 98. orr.