Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galde diezaiogun geure bihotzari: horixe gomendatzen diet beti gure moralista sasijakintsuei. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 131. orr.
Hura bai amodio haragigabe eta "platonikoa", Donostiako señorito sasi-jakintsuek esaten zuten bezala esateko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 55. orr.
Baina nondik atera da ume txirriporro sasijakintsu hau? Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 97. orr.
Sasijakintsu asko baita bazterretan. Berria - Kirola 2006-03-14
Gizaki ororentzat ei dela ulergarri artea, sasijakintsuarentzat izan ezik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.
Alferrikako jakinguratik guztiei atzera eragiteko, eta haiek sasi-jakintsu baino karitatez beteak nahiago zituelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.
Oker dabiltza sasi jakintsu horiek ere; ez dakikete ber gauza direla grekozko ethnos hitzetik datorkigun "etnia" eta latinezko natio hitzak sortu digun "nazioa". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.
Sasijakintsu kalakari eta gaitzbakoen atxikimendua. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.
Burgesak, merkatari maltzurrak, sasijakintsu inozoak topatuko ditu Denbak diruaren atzetik egiten dituen itzuli-mitzuli zoroetan. Berria - Kultura 2004-02-14
Euskaldungoaren defentsari unibertsalismoaren aitzakiaz uko egitera behartu nahi gaituzten filosofo, soziologo, sasi jakintsun batzuei. Herria 2001-07-05
Mario sasi jakintsu horietako bat delako. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 106. orr.