Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sasierakunde (corpusean sasi-erakunde soilik) 1 iz erakunde faltsua.
Orain arte sasi-erakundeak emanez konformatu da Frantziako Estatua. Berria - Harian 2005-07-27
Trufa trufaren gainean, sasi-erakundea sasi-erakundearen gainean, Ipar Euskal Herria aldarrikapen fasea utzi eta egiturak eraikitzen hasi da. Berria - Harian 2005-07-27
2 klandestinitatean ari den erakundea.
ETA sasi-erakundeak jakin-arazirik bortizkeriari uko egiten duela Kataluñan, bainan bakarrik Kataluñan, zernahi eztabada egundainokotan sortu da horren gainetik. Herria 2004-02-26
"ETA" hiru hizkiak ere idatziak zituen norbaitek bainan nehork ez du sinesten ETA sasi-erakundearen egintza bat ditakeela... Herria 2005-06-02