Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduko urre guztiaren truke ere ez zirela hara hurbilduko, pasatu zituzten miseria eta neke ikaragarriak gogoan: sasi-epaiketa lehendabizi, zeinaren ondorioz gehienak heriotzara kondenatu zituzten; "entresakak", alegia, gauero zeldetan azaldu, eta norbait aukeratzea, hilerrira eraman eta harresiaren kontra fusilatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.
Aukeran txekak nahiago zituela, baina egia entzun gura bazuen, haietako sasi-epaiketak ere ez ziren ba oso fidagarriak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.
Gurasoak elkarteak elkarretaratzea egin zuen Bilboko epaitegiaren aurrean «sasi-epaiketa salatzeko». Berria - Euskal Herria 2004-12-21
«Oinarrizko askatasunik ez» dagoela eta aurkarien kontrako torturak, sasi-epaiketak eta espetxeratzeak ohikoak direla dio AIk. Berria - Mundua 2004-04-28