Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sasiarte (orobat sasi-arte) 1 iz sasitza, sasidia. ik sasi 4.

Sodomarena bera gertatuko zaio Moabi, eta Gomorrarena amondarrei: sasiarte eta gatzaga eta hondamendi bihurtuko dira.  Elizen arteko biblia   So 2,9

Gorde gaitezen ongi bide-bazter, harri-arte edo sasi-arte izatetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Egun urratzetik eguzki gorritua zuhaitz handi biluztuen atzean etzan zen arte, sasiarte guztiak jotzen aritu ziren, ezer aurkitu gabe, ordea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Alferrik jotzen ziren basoak, alferrik miatzen sasiarteak, ez zuten aurkitzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Ikuspegiak handik lerro biguneko panorama zabal bat hartzen du, berde bizi-bizikoa, harkaitz zorrotzik gabe, sasiarte ilunik gabe, gogortasunik eta basakeriarik gabe.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Eguerdian aurkitu zuten gorpua Donostiako Zubiaurre pasealekuaren eta trenbidearen arteko sasiarte maldatsuan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

2 (lekuzko deklinabide atzikiekin)

Sasiartean aurrera joaten entzun zuten eta elkarri begiratu zioten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 230. orr.

Botila hutsak ikusi nituen sasiartean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 157. orr.

Pistola bat atera zuen kolkotik, egunkarian bildu zuen eta sasiartean ezkutatu, paretaren kontra zangoarekin zanpatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.

Nire aita-eta lasterka zoroan hasi ziren inguruko harkaizpeetan eta sasiartean ezkutatzera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Xingola askatu, sakelan gorde, eta ile-kiribila sasiartera bota zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 246. orr.

Meharra astiro-astiro zihoan sasiarterantz, kontu handiz zapalduz, eta isiltasunak berunaren pisua bera zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 201. orr.

Han hiru edo lau lanrober edo patrol horietakoak zeudean eta, izkina denetan eta sasiartean ere zibila mordoa, denak txanoa jarrita.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.

3 irud/hed

Poliki-poliki, eztainua urtu egiten zen, eta tantak konketa bateko uretara amiltzen ziren karranka ozenez: hondoan metalezko sasiarte liluragarri bat osatuz zihoan, itxura beti berriz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

Garai hartan Bereziartua herriko organojolearekin ikasten zuen, eta teklen basoan botoien sasiartean baino hobeto ibiltzen zela ikusi zuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

Usu ezagutu ukan du -bai sasian, bai sasiartean- bakardadea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus