Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sasiarazo iz arazo faltsua.
Filosofo horien arabera, arazo tradizionalak -indukzioa barne- sasiarazoak dira, eta horien iturria hizkuntzaren erabilera traketsean aurki dezakegu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.
Hori zuzenduz gero, hortaz, sasiarazo horiek disolbatu egingo lirateke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.
Hizkuntzak ezin ditu muga horiek hautsi; hala egitean sortzen dira arazo filosofikoak (Wittgensteinentzat arazo filosofikoak sasiarazoak dira, hizkuntz arazo sinpleak). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.