Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sartze 1 iz barrura jotea, barrura eramatea. ik sarketa.

Musuak, laztanak, sartzeak, miaketak, zirriak, miazkatzeak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 169. orr.

Sartze nausiaren gainean untsa agerian idatzia da: "zuzenbidea baino lehen ene eskubidea".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

Elkarren ondo-ondoan zeuden neskak, urre eta beltz, eguzkiaren sartzea interesik gabe miresten, lepoko zapiak ukituz, irribarreak zuzenduz elkarri.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Arratsaldean izan da sartzea.  Herria   2004-10-07

Andoni Arrietaren ezusteko sartzeak hitz etorria eten zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 273. orr.

Iragan igandean ginuen Noblia Andre gure erretor berriaren sartzea, egun garrantzia handikoa Baigorri, Banka, Aldude, Urepele eta Irulegi herriendako.  Herria   2004-10-07

Karrikaren beste aldean zegoen taxi gorri batek bidea zeharkatu zuen eta etorri zen hoteleko sartzearen aitzinean aparkatzera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zegoen oinarririk Mendebaldeko kulturaren sartze-prozesua maila horretan geratuko zela uste izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Gure kulturan, elkartze sexuala sartze-ateratzearen inguruan oinarritzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 242. orr.

Utzi balidate, sikeran, euren sartze, ateratze, miazkatze eta zurrupatze saioei begira egoten, hartan inspiratuta kanpaia jo nezan gustura!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 36. orr.

Hirugarren legea zera da, kultur irrada integral baten abiadura eta sartze-ahalmena bere [...] osagai ekonomiko, politiko eta "kulturalek" izaten dituzten abiadura eta sartze-ahalmenen batez bestekoak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orain ohartzen baitzen ilean bi aldiz jasotako diru sartze haiekin ez zuela lana bilatzen hasteko inolako premiarik. Irail honetako eskola sartzeak erakusten du erakaskuntza katolikoaren osasun ona.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 206. orr.

Ama eskoletan eta lehen mailan ibiltzen diren haurren itzulia dugu egiten, eskola sartzearen karietarat.  Herria   2001-10-04

Ez da funtsezko arrazoirik errateko kasu horretan izan dela zuzenkontrako preso sartze zuzenik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 161. orr.

Betteren sendia, alde batetik, eta haren aita handiustearen mutur-sartze larderiatsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Bertze bestarik ere baduk plaza huntan, dantza, kantu, bertsularitza, kabalkada, etxe sartze eta abar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 37. orr.

Eguzki-sartze hari begira geratu zen, luzaro geratu ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Eguzki sartzeak kalezuloko murruetan hedatzen zuen argitasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Alabaina, eguzki sartzearen ondotik ere, kalezuloaren sarbidean bi denda zabalik zeuden artean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Kurmari eta handik, eguzki sartzeari buruz, hirurehun miletan den Eliko hiria ere aipatu nizkion.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 35. orr.

4 eguzki sartze sartaldea.

Bi zati ditu Etiopiak, eguzki sortzea eta eguzki sartzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.

Lehenengo Euskaldunentzako Ternuako eguzki sartzean den baia hau ezaguna zen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 148. orr.

Portu horretara baitira heltzen eguzki sartzetik, Hormes, Quis, Aden eta Nubia guzitik jiten diren ontziak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 35. orr.

Mihi murritz honen eguzki sortzeko alderdiak gaurko Pointe au Mal eta Fox Island Riverren aldera ematen du; eguzki sartzetik berriz, mihi luzearen gainean diren Tea Cove, Lourdes, Winterhouse, Brook, Black Duck eta Long Pointen aldera.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 153. orr.

Handik eguzki sartzera bertze bi irla badituzu, Horia eta Argira, lurra urrez eta zilarrez dutena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 78. orr.

5 hanka sartze ik hanka 25.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus