Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sartzaileak, atea gurutzatzen zutenean, taldean edo bikoteka edo bakanka, baina inoren bila ez balebiltza bezala sartzen ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 130. orr.
Alta Kaskarotak ziren lehen golaren sartzaileak, baina Lalanne eta Iparragerrek abantaila Baionesei ekarriko diete. Herria 2003-02-06
Tantoen sartzaileak izan dira Kovacevic eta Xabi Alonso donostiarrentzat, eta Hakan Sukur turkiarrentzat. Herria 2003-03-10
Hain zuzen psikologia horren sartzailea Espainian krausopositibismoa izan ei da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 63. orr.
Oreguy, Sabarots eta Tarrat dira entsegu sartzaileak eta Aguerre ostikalari trebea. Herria 2001-10-18
Erdalgintza erdara-sartzaile eta euskalgintza euskara-saltzaile eta araugilearen kontra, gure euskara honen amorez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.