Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garrasien Etxeak ere merezi du sartu-irten bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.
Sartu-irten bat egin zuen atezainarenean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 21. orr.
Tira, sartu-irten bat egingo dut loradendan etxerakoan, eta sorta bat bidaliko dizut. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 188. orr.
Goldschmidtek telefonoz deitu zigun, eta bere etxera sartu-irten bat egiterik banuen galdetu zidan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 42. orr.
Txitxikovek, orobat, sartu-irten bat egin zuen hiriko lorategian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Apaizgaien logeletan-eta mugimendu arraroak sumatzen hasita zegoen, sartu-irten gehiegi ibiltzen baitzen ilundu eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 45. orr.
Gero, zereginik ez baduzu eta etxera bidean nirearen aldamenetik igaro behar baduzu, eskertuko nizuke sartu-irten labur bat egitea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 506. orr.
Wilmarth andereñoa sartu-irten etengabean ibiltzen zitzaien, loreak ukitzen, burkoak esku-zartaka atontzen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
Arraunen sartu-irtena bizkortu genuen, horra gure erantzuna. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.
Doktoreak Posta etxera egunero egiten zituen sartu-irtenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.
Eguzkiaren sartu-irtenak iragarri beharra daukagu besteontzat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.
Arratsalderoko sartu-irtenek ez ote zuten zerikusirik berak uste zuenarekin? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.
Jendearen sartu-irtenekin atea irekitzen den bakoitzean, ardaila ikaragarria ateratzen da barrutik, kirats nardagarri batekin nahasian. «Bizia lo», 2003 - 151. orr.
Ezikusia egiten zion, eta sartu-irtenetan hitz gutxi batzuk baino ez zituen harekin trukatzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 168. orr.
Sartu-irten zebilen jendeari begiratu zion Georges Berniardek. Maryk ez zuen inolako zerikusirik izan nahi ez Wilmarth andereñoarekin ez hura bezalako jendailarekin; alegia, beti besteren jantokian sartu-irten zebiltzanekin. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 124. orr.
Ikuskizunak zirrara handia eragin zion, eta shockak jota edo, zoro antzera etxetik eskailburura sartu irten aurkitu zuen bizilagun batek. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.
Usategi txiki bat zuen eta usoak sarean egindako zulo batetik sartu-irten ibiltzen ziren, euren kasa, auzoko teilatu gainetan jirak egin eta berriz itzuliz. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 164. orr.
Zenbait etxe eta edifiziotan gizasemeak ate batetik eta emaztekiak bestetik sartu-irteten dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 73. orr.
Printzea sarrerako atalondotik sartu-irtengo da beti. Elizen arteko biblia Ez 46,8
Jende dezente zebilen sartu-irtenean, nor bere otarrarekin, nor sarezko zakutoarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 34. orr.
Gure atzera-aurreretan, oihuak eta algarak handiagoak izan ziren sartu-irtenean zebilen jende dotorearen artean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 106. orr.
Sartu-irtenean zebiltzanei begira bakarrik susma zenezakeen bazela hemendik kanpo beste mundu bat. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 25. orr.
Eguneko edozein ordutan, sartu-irtenean dabiltza ontziak, Mediterraneoko portu guztietakoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Ezin ibili zen beti sartu-irtenean eta txikikeriatan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.
Jendea sartu-irtenean ikusten dut, eta pentsatzen dut irteten direnek hobe luketela barruan geratu eta sartzen direnek kanpoan. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 41. orr.
Honez gero inor burua nahikoa bero ez bazegoen, horra prostitutak etengabeko sartu-irtenean. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 246. orr.
Biltegitik merkantziak sartu-irtenka zebiltzan, errapeka, kamioien harrabotsa Sanadikia, Gurija eta Azar kaleetaraino zabalduz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.
sartu irten bat (20); sartu irten gehiegi (3); sartu irten labur (3); sartu irtena (18); sartu irtena egin (6); sartu irtenak (11); sartu irtenean (16); sartu irtenean ibili (3); sartu irtenetan (3); sartu irteten (3).