Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eginak nituen aurrez sartu-atera batzuk, sekula ez ordubete baino gehiagokoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.
Bekozko eta kopetilun, aitonaren gelara sartu-atera bat egin eta berehala eseri zen jangelako mahaian. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 105. orr.
Apartamentura joan aurretik sartu-atera bat ez ote zuen egin etxera? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 204. orr.
Etengabe sartu-aterak egin eta, zelatan egonda ere, harrapatu ezin. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.
Zinera joaten bazen, jatetxe edota diskoteka batera sartzen bazen, noiz eta norekin egin zuen sartu-atera hura. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 97. orr.
Marmeladaren jolasak baztertu egin zituen pixkanaka nire jabe sexualak, eta sartu-ateraren bidez eskaintzen nizkion etengabeko orgasmoekin zaletu zen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 71. orr.
Handik ederki ikus nezakeen jendearen sartu-atera etengabea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 43. orr.
Jendea sartu-atera zebilen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 8. orr.
Bereziki dramatikoak dira sindrome neurologiko edo psikiatrikoetatik sartu-atera dabiltzanentzat, eta lanbidez antzezle direnentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.
Bortitzago hasi zen pistola sartu-ateratzen, mina ematen zidan. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Remigio organista esku-soinu eta guzti gainean eseri, lagun taldekoa baitzuten, eta auzoan aurrera eta atzera ibili zuten, zarata batean, taberna guztietan sartu-ateraka, kalearen erdian dantzan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Erromako beren etxean ez zegoen Turinen bezala [...] sartu-ateran ibiltzen zen jenderik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.
Estropezu egiten dute sarritan, portaletik sartu-aterean, aterkiak gurutzatzen direnean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.
sartu atera bat (4); sartu ateran (4)