Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sekula izan gabea nintzen hotel baten barruan, baina sarritxo igaroa nintzen haien ondotik hiri erdialdera amarekin egiten nituen osteretan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.
Gisa hartan jakin ahal izan zuen bazela mutil bat kafera aspaldian sarritxo etortzen zena eta nagusiak abegitsu hartzen zuena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
Legendunekin eta zakurrekin bizi izan da, poliziek sarritxo jo dute, aldamenean jendea sexu harremanetan eta hiltzen ikusi du. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 134. orr.
Laster arnasestutu nintzen, burua gorri-gorri, sarritxotan makurtu beharra bainuen pilota jasotzera, baina neskak ere erantzi behar izan zuen jaka, eta blusa-mahukak jaso, ni menderatuko baninduen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.