Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sarrio iz ahuntzaren antzeko hausnarkaria, adarrak beltzak eta ilea arrea dituena (Rupicapra rupicapra).
Paleolitiko ondarrerako euskaldunok ehiztari trebeak omen ginen, eta gure ehizarik guztizkoena, orkatza omen zen, basahuntz, sarrio, zaldi, uro eta abarren artean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.
Sarrio talde bat bazkatzen ari da hemendik hurbil. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 64. orr.