Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hedadura eta sarrezintasuna dira (batera materiaren adigaia osatzen dutenak) agerpenen batasunaren printzipio enpiriko gorenak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 222. orr.
Gorputz baten errepresentaziotik bertan adimenak pentsatzen duena kentzen bada, hots, substantzia, indarra, zatigarritasuna eta abar kentzen bada, halaber, sentsazioari dagokiona ere kentzen bada, hots, sarrezintasuna, gogortasuna, kolorea, eta abar, orduan oraindik ere begiespen enpiriko horri dagokion zerbait geratzen zaigu, hots, hedadura eta tankera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 43. orr.
Utz ezazue "gorputz" esperientzia-adigaitik pixkanaka bertan enpirikoa den guztia alde batera: kolorea, gogortasuna edo biguntasuna, pisua, sarrezintasuna bera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.