Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarraskitu egin zituen gazte eta zaharrak, emakume eta haurrak suntsitu, neskatxa eta bularreko haurrei lepoa moztu. Elizen arteko biblia 2 M 5,13
Beraien erregea, menperagaitza zirudien gudarostearekin Pertsiara heldu zenean, sarraskitu egin zuten Nanea jainkosaren jauretxean. Elizen arteko biblia 2 M 1,13
Gizon horiek, harrapatu eta sarraskitzeko sortuak diren adimengabeko animaliak bezalakoak dira. Elizen arteko biblia 2 P 2,12
Serbiarrek onartu dute 1995ean Srebrenican 7.000 musulman sarraskitu izana. Berria - Mundua 2004-10-15
1649-1650ean haien aurkako kanpaina militarra abiarazi zuen, eta Ingalaterrak bidalitako kolonoen kontra altxatu zirenak sarraskitu zituen. Berria - Harian 2005-07-31
Poliziak bere 19 kide sarraskitu zituela gogoratu zuen herenegun MST Lurrik Gabekoen Mugimenduak. Berria - Mundua 2006-04-19
Haurrak plazetan sarraskitu dituzte, gazteak etsaien ezpataz erori dira. Elizen arteko biblia 1 M 2,9
"Basa" fama gaitza bildu zuten orduan gure herritarrek, Paysandu hiria sarraskitu zutelarik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 110. orr.
Buztan zihoazenak Belateko mendian harrapatu eta sarraskitu zituzten gipuzkoar zitalek, baita haien kanoiak kendu ere. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.
Bi jokabide daude politikan sekta berri baten aurrean: kupida gabe sarraskitu buruzagiak eta jarraitzaileak, gizonak, andreak eta umeak, bat bera laga barik, edo toleratu, sekta handia denean; lehen jokabidea munstroarena da, bigarrena jakintsuarena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Laranja konpaktu horietako bat zen, laranja-atalak elkarri oso lotuta dauden horietakoa, eta hatzak laranja zatitzeko frutaren bihotzeraino sartzen zituen heinean, laranja erabat sarraskitzen ari zen, alde guztietatik zukua zeriola. gero bere azeri-isatsak ekarrarazten zituen, aurkitzen zituzten euli eta erle guztiak esetsi eta sarraskitzeko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.
Gaur egun politikoki zuzenak diren eta merke-zurrean eros daitezkeen kontzeptuak tolerantzia, bakea, elkartasuna sarraskitu egiten ditu. Berria - Kultura 2006-04-26
Morala sarraskitua izan dela, herri erkidego batek prezioak putinka hupatzen lagundu baititu, merke arazteko tresnak baliatzeko ordez. Herria 2005-12-29
SCH (%0,97) eta BBVAren (%0,8) igoera ahulak, Altadis (- %3,1) eta Endesaren (- %0,79) jaitsierek sarraskitu zituzten. Berria - Ekonomia 2004-04-08
Piztiaren batek sarraskitu badu, hala gertatu delakoaren frogak aurkeztuko ditu, eta ez du ordaindu beharrik izango. Elizen arteko biblia Ir 22,12
Munstro bilakatu eta nire ardiak banan-banan hiltzea erabakiko banu gaur, ia artalde osoa sarraskitu arte ez lirateke ohartuko eurak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 23. orr.
Abere hilaren nahiz sarraskituaren gantzaz edozertarako balia zintezkete, jateko izan ezik. Elizen arteko biblia Lb 7,24
Abelgorri baten hondar sarraskituak ziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.