Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sarraskijale 1 izond/iz sarraskiak jaten dituena.
Herbertek ezin jasan zezakeena zopiloteak ziren; bizirik gauden bitartean ezer egiten ez badigute ere: kiratsa darie, besterik ere ezin espero sai sarraskijale batzuengandik, itsusiak ere badira. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.
Sarraskijaleek haren hezur dohakabeak grinaz irents ez zitzaten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 363. orr.
Saiak mende luzeetako bilakaera eduki du sarraskijale izatera iristeko. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 127. orr.
Jendeari putre eta sarraskijale deitzeak ez du elkarlanerako bidea laguntzen. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
2 (hitz elkartuetan)
Txoriak, txori sarraskijale. Berria - Kultura 2006-05-02