Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamar orri ziren, aitaren kontakizun zuhurtasunik gabeko haiek oinarri zituztenak, sarkastikoak, krudelak eta ezin garratzagoak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 105. orr.
CAIaren gida jadanik aipatutik harturiko aipu sarkastiko bat zen hura. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.
Lehendik ere bagenekien, ala ezetz uste zenuen? -galdetu zuen Amaiak ukitu sarkastiko batez. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 68. orr.
Halaxe zegoen zuzentzailea, irribarre sarkastikoa ezpainetan zuela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 60. orr.
Basapizti sarkastikoa, deitzen zion Andrewk. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 14. orr.
Zahar nahiz gazte, ezagun nahiz ezezagun, liriko edo oniriko nahiz ironiko edo sarkastiko, era guztietako poetei zabaltzen die atea urtero Hatsaren Poesia olerki bilduma-k. Berria - Kultura 2006-04-11
irri sarkastiko (3)