Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Unibertsitateko Irakasle aipatuak sariztatzen ohi zituzten araberako kargu handienekin: kalonje, auzitegi eta kontseiluetako kide, apezpiku. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.
-Gure Jainko Jaunak jakingo du nik baino milatan hobeki zu sariztatzen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.
Lehen aldikotz saristatua da musulman bat eta, gehiago dena, emaztea. Herria 2003-03-17
Horretarako gizon kementsuak beharrezkoak dira, egiazko patriotak, eta gainera hauek...[...] beren zerbitzuaren ordainez ederki sariztatuak izanen dira. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.
-Egun on anderea, amoina otoi, jainkoak sariztaturen zaitu! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.
Eta, non ez den legeen haustea herioaz sariztatzen, zoritxarreko Antigona hark irakatsi zigun eran, legeak aldaezinak dira. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 171. orr.
Davidek Bartzilai sariztatu. Elizen arteko biblia 2 Sm 19,32 tit
Ondotxo dakit ez dituzuela nik gaurdaino euskararen alde irabazitako nola-halako merezimenduak sariztatu nahi izan. Berria - Kultura 2006-01-21
1951n Estatu Frantsesak Aita Hondet eta Joannatéguy-ren merezimenduak saristatu zituen zitazio honen bidez: [...]. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.
Ni baino idazle handi eta sariztatuagorik hurbiletik eta arrakastaz interesatu zaionez gero, ez dut hemen behirik, are gutxiago euskal behi erorik aipatuko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 54. orr.
Bigarren sariztatua, Joseph Iragaray, Bidarteko nausia, 18 urtez Azkarateko auzapez egona. Herria 2001-09-20