Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

saritu, sari(tu), saritzen 1 du ad eginiko zerbitzuaren edo lan onaren ordainetan saria eman. ik sariztatu. (norbait)

Bekatuak bertuteak baino liluragarriagoak edo, bederen, iraunkorragoak diren seinale da antzina Nemesis jainkosak onak saritu eta gaiztoak zigortzen zituela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 183. orr.

Bistakoa zen Degrela koronelak saritu egiten zuela, hala nola saritzen zuen Berlino hotelaren ardura bere eskuetan utziz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Eskuak astinduz eta malkoekin saritzen nau.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 23. orr.

-Jainkoak ontasunez eta ondasunez sari zaitzala!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.

Saritu egin nau Jainkoak senarrari neskamea eman diodalako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 84. orr.

Gibeleko patologien inguruan egin dituen ekarpenengatik saritu dute.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Bakeak fidelak saritzeko tenorea ekartzen ohi du berekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Ingurumenaren alde egindako lanagatik saritu du Nobel Fundazioak.  Berria - Mundua   2004-10-09

Bere borondatez legea betetzen dutenak saritu nahi ditu.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Bizkaiko kirolari onenak saritu ditu Bizkaia Irratiak.  Berria - Kirola   2004-12-04

Aurtengo literatura-lehiaketan Iparraldeko hiru neska gazte izan dira sarituak.  Herria   2001-05-03

2 (zerbait)

AEBetako Glaukomaren Fundazioak EHUko proiektu bat saritu du.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Etxeko nagusiek ematen zioten tratu ona saritu nahi zuen horrela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.

Gure maisuaren txaloek saritu zuten nire ahalegina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.

-SDn badakigu ongi eginiko lana saritzen...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 197. orr.

Gizartean itzala duten pertsonen lana saritzea "honoris causa" gradua edo unibertsitateko domina emanez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

-Jainkoak arrakastaz sari ditzala zure asmoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.

Baserritarren ahalegina eta borondatea saritzeko asmoz.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

Egin dituen urratsak saritu nahi genituen.  Berria - Kirola   2004-07-06

Sekulako txalo zaparradaz saritu zuten afaltiarrek Mathilderen saioa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

Ondorengo gertaerek nire zuhurtzia saritu zuten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 133. orr.

Aldi berean, kontsumora bultzatzen gaituzte, eta kontsumoa saritzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 69. orr.

Ez dira hain zuzen horrexegatik txalotzen eta saritzen zinemaldietan In this world bezalako filmak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 37. orr.

Bostongo agintariek eskekoaren ausardia saritu nahi izan zuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

1998. urtean bere ibilbide literario luze eta oparoa saritu zuten, urte hartan Nobel saria irabazi zuelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.

Herritarrek elkarrizketa eta aldaketa saritu dituzte.  Berria - Harian   2005-04-18

Jendeak beste txalo-zaparrada batez saritu dio apaltasuna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

«Indarkeriaz jokatzea saritu egin da» gaineratu zuen Manigatek.  Berria - Mundua   2006-02-17

3 (zerbait eta norbait)

Ni bidali nau mundura; ni izendatu nau salbatzaile; historiak ni saritu ordez, ni naiz historia saritzen dudana.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 32. orr.

Gizakiaren berezko mugak gainditzeko ahalegina saritu nahi bada, zergatik saritzen da beti ahalegin horretan arrakasta izan duena?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Arkitekto saritu honek 2004ko Pritzker Saria jaso zuen esan duenez, Durangoko paisaia naturalari eta hiriaren ezaugarriei batasuna ematea izan da asmo nagusia.  Berria - Kultura   2006-02-09

Beste bi nobelak ez bezala, 'Vredaman' idazle saritu, aitortu eta profesional izatera heldu ostean idatzi duzu.  Berria - Kultura   2006-01-15

Euskadi Sariaren helburu nagusia idazle saritua ezagutzera ematea dela esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 269. orr.

Uso dilistazaleak, uso goraipatuak, omenduak eta sarituak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

5 (era burutua izen gisa) saritua izan den pertsona.

Mahai beraren inguruan bildu ziren zenbait epaimahaikide eta saritu, afaltzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 184. orr.

Saritu ainitz futbolari eta futbolzaleak izan dira.  Herria   2003-10-30

Gero, izan dira beste zortzi saritu eta denek 457,35 E (3.000 F) errezebitu dituzte sari bezala.  Herria   2001-03-01

Ohorezko Aipamenari dagokionez, aurtengo sarituaren merezimenduak hauek dira: [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus